beroa logotipo

Buruko gaixotasuna duten Arabako pertsonentzako Beroa Fundazioa

Beroa Fundazioa

Buruko gaixotasuna duten Arabako pertsonentzako Beroa Fundazioa

Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzeko neurriak eskaintzen ditugu, behar izanez gero gaitasun juridikoa gainerako pertsonen baldintza berberetan baliatu ahal izan dezaten.

Guri buruz

Laguntza ematen dugu pertsonek beren erabakiak har ditzaten:

Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu bat gara, 25 urte baino gehiagoko esperientzia duena, eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntza bermatzeko lan egiten dugu, laguntza-neurri judizialak emanez.

Informazio gehiago

Gardentasuna

Fundazioaren gardentasuna

Beroa Fundazioak gardentasunaren printzipioa bermatzea du helburu, eta gure jardueraren garapenari buruzko informazio hau partekatzen dugu: estatutuak, memoriak eta balantze ekonomikoak.

Informazio gehiago

Nola lagundu zaitzakegu?

Buruko gaixotasunen bat baduzu, gaixotasun mentala duen norbaiten ingurukoa bazara edo profesionala bazara, Beroan lagun zaitzakegu.

1

Zu...

Buruko gaixotasunen bat duen pertsona bat bazara eta erabakiak hartzeko laguntza behar baduzu, Beroa Fundazioarekin harremanetan jar zaitezke, jaso ditzakezun laguntza-aukerak ezagutzeko, hala nola borondatezko neurriak (notario-ahalordeak), neurri informalak edo neurri judizialak.

Paso 1 beroa
2

Zuk...

Zure inguruan buruko gaixotasunen bat duen norbait baduzu, eta erabakiak hartzeko laguntza behar badu, Beroa Fundazioarekin jar zaitezke harremanetan, laguntza-neurri informalei buruzko informazioa jasotzeko, izatezko zaintzari buruzkoa, adibidez, bai eta kuradoretza edo defentsa judiziala bezalako neurri formalei buruzkoa ere.

Paso 2 beroa
3

Zu...

Profesionala bazara eta laguntza-neurriak ezartzeko prozedurei buruzko informazioa nahi baduzu, Beroa Fundazioarekin jar zaitezke harremanetan, zure zalantzak argitzeko.

Paso 3 beroa

Beroa Fundazioaren bloga

Ezagutu aktualitatea

Buruko gaixotasunei buruzko azken albisteak